Sabino Ormazabalen babes taldea.

eu | es | cat |

Sabino Ormazabal Elola kontzientzia preso aitortu dezaten ekimena


Biografia




Sabino Ormazabal Elola (Donostia, 1953)


Bi seme-alabaren aita, kazetaria eta idazlea, ekologista eta Joxemi Zumalabe fundazioko kidea, gaztarotik gizarte mugimendu eta herri ekimenen askotan parte hartu du. Antimilitarista, komite antinuklearretako, Asanblea Ekologistako eta Eguzkiko kide izana, baita beste kultur talde askotakoa ere, beti adierazi izan du konpromisoa desobedientzia zibilarekin eta indarkeriarik gabeko borroka moldeekin. Artikulu ugari egiteaz gain, ekologismoaren eta desobedientzia zibilaren historiari buruzko azterketak egin ditu. Hamar urtez Ingurumenari buruzko kuadernotxo aitzindaria argitaratu zuen Egin egunkarian, eta, horren ondoren, Iritzi sailean hasi zen. Gero Gara egunkarian aritu zen lanean. Gaur egun arrazoi politikoengatik biktimak izandako edo direnen ikerketa eta aitortza lanak burutzen ari da.


Sabino Ormazabalen borroka ekologista nekaezina aspaldiko kontua da. 70eko hamarkadaren bukaeran eta 80koaren hasieran, nuklearren aurkako mugimenduan ibili zen eta gertu-gertutik bizi izan zuen Guardia Zibilak Gladys del Estal laguna hil izana, 1979ko ekainean Tuteran egin zen eguzkiaren festan. Gerora, Leitzarango autobidearen gatazkan erreferendumaren aldeko plataforman parte-hartze handia izan zuen, eta, bertan, indar handiz defendatu zituen printzipio ekologistak eta indarkeria-ezarekiko konpromisoa.

“(…) Nik ez dut sinesten pertsonak eta ideiak hil behar direnik gatazkak konpontzeko, beste batzuetan ere esan dut eta orain ere gauza bera diot. Baina horrek ez du esan nahi bat egin behar dudanik nire herria aske izateko bultzatzen dudan konponbidearen ildokoak ez diren gurutzada politikoekin. Gurutzada horiekin bat egiten ez badut, ez dut zertan faxista edo terrorista izan. Ez nik; ez, oro har, mugimendu ekologistak; ez autobidearen aurka dauden gizarte sektoreak. Zatiketa hori interes batzuen ondorioa da, eta lerrokatze politikoa dute helburu, “nire alde edo nire aurka” egotea, baina gauzak ez dira zuri edo beltz”.

(“Un sitio para cada cosa”, El Diario Vasco, 1991-03-15, gaztelaniaz).

Indarkeriaren aurkako jarrera behin eta berriz agertzen da bere artikuluetan; horren adierazle, artikulu hauxe, 1991n idatzia, ETAren atentatu baten ondorioz Irene Villak hanka biak galdu eta haren ama zauri larriekin geratu ondoren.

“Lerro hauek idaztean, ez nago ondo. Jota geratu naiz Madrileko atentatuaren irudiak telebistan ikusi ditudanean. Ez da lehenengo aldia, ezta azkena ere, gizakien odola isuriko dena. Badakit. Halaber, ez da lehenengo aldia adierazten dudana horrekin bat ez natorrela. Baina uste dut ez dela nahikoa, eta pentsatzen dut berriro adierazi behar dudala. (...) Aski da hainbeste minaz, hainbeste heriotzaz, hainbeste saminez, hainbeste torturaz, hainbeste sarraskiz. (...) Ezin gara izan sorgorrak hainbeste minaren aurrean”.

“Jendaurrean ateratzea, gauza hauek idatziz, ez da erraza. Baina idatzi behar nituen, ez naiz etsita geratuko, gertaerak hesiaren bestaldetik ikusten. Uste dut ahal den guztia egin behar dela odol gehiago isuri ez dadin. (...) Gainerakoek zer pentsatzen dudan jakitea nahi dut, ez dut ezkutatu nahi, eta nire bidez jakitea nahi dut, inork ni manipulatu gabe. (...) Espetxeen eta polizia etxeen barruan ez dago telebista kamerarik inoren tripak bihurritzeko eta nahasteko, 13 urteko neskato bat Madrilgo kale batean hankarik gabe ikustean sentitu dudana sentitzeko. Hori badakit. Eskura boterea, dirua eta baliabide guztiak dituztenek giza sentsibilitatea alde batera edo bestera eraman dezakete. Hori ikaragarria da.”

“Baina horien boterea zein den jakinda ere, bihotz-gogorrak direla jakinda ere, haien manipulazioa zenbatekoa den jakinda ere, uste dut pentsatzen duguna esan behar dugula eta gai honekin edo beste batekin ados ez gaudela adierazi behar dugula; izan ere, horrek, kalte egin baino, indartsuago egiten gaitu pertsona eta talde moduan. (...) Badakit non nagoen eta zer nahi dudan. Horregatik dakit ez dudala Madrilekoa nahi”.

(Egin egunkarian idatzia, 19-10-1991, gaztelaniaz)


1995eko apirilean, guztion eskubideen defentsarekiko konpromisoari eutsiz, Elkarrik bultzatutako “Bakerako borondateen kontratua” sinatu zuen. Testua “adostasun bidea irekitzeko aurretiko borondate demokratiko eta ezinbestekoen topagune” zen.


1.- La voluntad de impulsar soluciones democráticas a los problemas que tiene planteados nuestra sociedad. En consecuencia:
2.- la voluntad de poner fin a todas las violencias.
3.- la voluntad de impulsar soluciones dialogadas y de crear y consolidar espacios sociales y políticos para el entendimiento y la distensión.
4.- la voluntad de abrir cauces jurídicos y políticos que permitan defender y alcanzar cualquier objetivo político por vías democráticas.
5.- la voluntad de aceptar la decisión mayoritaria de los ciudadanos y ciudadanas de Euskal Herria en la definición de su futuro.
6.- la voluntad de explorar fórmulas de mayor consenso en las relaciones institucionales, sociales, económicas y políticas entre Navarra, la Comunidad Autónoma Vasca e Iparralde, y de respetar la decisión democrática de los ciudadanos y ciudadanas de cada una de esas regiones.
7.- la voluntad de profundizar en la defensa de los derechos humanos individuales y colectivos.
8.- la voluntad de iniciar un proceso de humanización de las repercusiones más dolorosas del conflicto.

Hain zuzen ere, 1995ean sartu zen Joxemi Zumalabe fundazioan. Fundazioaren zeregina gizarte mugimenduekin lan egitea da. Urte horietan, hainbat jardunaldi antolatu ziren: kontsumo alternatiboari buruz, lurralde antolamenduari buruz, desobedientzia zibilari buruz, ezkerraren funtzioari buruz... Gizarte mugimenduen gida bat osatu, “Fite!” aldizkaria argitaratu eta gizarte zibilaren atalean lan egin zen Donostian Eusko Ikaskuntzak egindako kongresuan.


2000ko irailaren 26an, Zaramagako deklarazioa eman zen jakitera. Manifestu horretan, 768 pertsonak, tartean Sabinok, alde askotako elkarrizketa aldarrikatzeaz gain, ETAri su-eten luzea eta irismen handikoa donde se reclama un diálogo político multilateral y una tregua a ETA “de gran alcance y duradera en el tiempo como cauce para la solución del conflicto político. Nuestra sociedad tiene el derecho a expresar su palabra y ser protagonista de su futuro sin ningún tipo de interferencias. Creemos que la ausencia de lucha armada contribuiría al diálogo, a la acumulación de fuerzas y de energías sociales y al debate sobre alternativas, facilitando la apertura de la fase de resolución del conflicto”.


Handik hilabete batera, 2000ko urrian, Sabino Ormazabal atxilotu eta espetxeratu egin zuten, ETAren agindupean desobedientzia zibilaren proiektu bat bultzatzea leporatuta. Zehazki, Joxemi Zumalabe fundazioko kideei leporatu zieten “ETA-Ekinek Piztu proiektua garatzeko baliatzen duen erakundea eratzeaz, estatu legitimotik deskonektatu eta desobedientzia bultzatzeko, ordena konstituzionala iraultzeko eta kontrabotere espazioak sortzeko”. Honela bizi izan zuen atxiloketa Sabinok:


Goizeko ordu txikitan atxilotu zaituzte; etxea pertsona uniformedunek, armatuek eta kaputxadunek miatu dizute; familia, asaldatuta; argazkiak atera dizkizute (“kendu anoraka burutik!”) eta terroristatzat hartu zaituzte hedabideetan; esposaturik eta estalita eraman zaituzte Madrilera, eta han berriro argazkiak atera eta “kaixo” esan aurretik fitxatu zaituzte; ziega batean giltzaperatu zaituzte, bakartuta, ez dakizu zer gertatzen ari den... Auzitegi Nazionalean, Garzonen aurreko deklarazioa ez sinesteko modukoa da. Epaileak ez dizu begietara begiratu ere egin. Akusazio autoa idatzita dauka aldez aurretik, esaten duzuna esaten duzula.”

(El Viejo Topo, 207. zenbakia, 2005eko maiatzean, gaztelaniaz)


Sabinok espetxeratuta ere, ez zion idazteari utzi. Sotoko espetxean, Sabinok gutun bat idatzi zuen elkartasuna adierazi ziotenei eskerrak emateko eta indarkerarik gabeko desobedientzia zibilaren alde sendo eta irmo agertzeko:


“Operazio honen helburua indarkeriarik gabeko errebeldia bideak, jendetsuak eta herrian sustraituak, ez irekitzea da, euskal gatazka modu bortitzean amai dadin. Eta, hain zuzen ere, hori da ikaragarriena. Belarra moztu nahi dute, desobedientzia zibilaren jarduerek indarrik hartu ez dezaten eta enfrentamendu bortitza alternatibarik gabe uzteko. Ikaragarria, ezta?”

Garzoni esan nion eta berriro esango dut hemen. Ez naiz inoiz KAS, ASK, EKIN edo ETAkoa izan, eta zuek eta urte luzez nirekin bat egin edota bat ez egin ez duten ildo guztietako kide askok egiazta dezakezue. Baina kontuz. KASeko kide izan ez izanak eta EKINekoa ez izateak ez du esan nahi erakunde horietako kideak ETAkoak direnik, nahiz eta horrela aurkeztu nahi dituzten. EKINek aurkezpen publikoa egin zuen, jendaurrean egiten dituzte bilkurak, ideiak jendaurrean adierazten dituzte eta ez dituzten beren buruak ezkutatzen. Erakunde hori eta ETA parekatu nahi izateak argi eta garbi adierazten du noraino iritsi den euskal gatazkaren enkistamendua.


“Ni ziur naiz indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila izan daitekeela irtenbide bat uste dutenentzat inolako trabarik gabe euskal gizarteak bere hitza adierazi eta bere etorkizunaren jabe izateko eskubidea duela. Azken urteotan alorkako hainbat borrokatan erakutsi dugu. Saia gaitezen hori gauzatzen seriotasunez, borroka armatua eta bortitza alde batera utzita eta hitzari protagonismoari emanez. Hori pentsatzea delitua bada, espetxean jarraituko dut.”.

(2000ko abenduan Hika aldizkarian argitaratua, 116. zenbakia, baita beste hedabide batzuetan ere, gaztelaniaz)


Espetxeratuta zegoela, bere ideiei eutsi zien, hainbat elkarrizketatan adierazi zuenez.


“(...) Gu atxilotuta eta Poliziak gure lokalak hustuta, adierazpen, bilkura eta informazio eskubide gutxienekoak urratu dira, baita errugabetasun printzipioa edota intimitaterako eskubidea ere. Argi dago: Justizia ez da guztiontzat berdina.
(...) Horrenbestez, hori esateak ez du inor hiltzea justifikatzen.
(...) Bortizkeria ororen aurka egotea, heriotza zigorraren aurka egoteaz gain, planetako izaki bizidun guztien, beren bizilekuen eta lurraldeen, beren taldeen bizitzaren eta errespetuaren alde egotea da. Ez dugu nahi txori guztiek berdin abestea, baizik eta nork bere estiloan abestea, nork bere hizkuntzan. Aske izan daitezela hori egiteko, eta herri eta giza tribu guztiak ere aske izan daitezela beren etorkizunaren jabe izateko eta gainerako herriekin zer-nolako harremana nahi duten subirautasunez erabakitzeko, denontzat egokia den ekosistema batean, espezierik desagertzeko arriskurik gabe”.

(Illacrua aldizkari katalana, 2001-01-20, gaztelaniaz)


“Epaitegietara beren buruak salatzera joan diren 1.500 lagun baino gehiagok esan bezala, kontzientzia presotzat daukat neure burua.”
(...) Akusazioan ETA eta desobedientzia zibila lotzean, espazio autonomoa kendu nahi diote desobedientzia zibilari eta hanka azpian belarra moztu.
(...) Borondateak eta indarrak metatzeko garaia da, alde batera utzita baliagarriak ez diren bideak. Zatitzen gaituzten bideak erabiltzen bukatu behar da, eta, horrez gain, pertsona kritikoak ezin dira etxean geratu. Denok busti behar dugu.
(...) Ados ditzagun gutxieneko batzuk eta presta ditzagun denon artean ezinbesteko baldintzak. Horretarako, estrategia armatuek eta bortitzek bidea libre utzi behar diote indarkeria-ezari.
(...) Borroka armatuaren aldekoak konbentzitu egin behar ditugu, kontura daitezen gure herria libre izateko ezinbestekoa dela helburuen eta bideen artean koherentzia eta printzipio etikoak partekatzen dituzten metodoak sortu eta erabili behar direla.
(...) Desobedientzia zibilak gatazka gizartiartu dezake, baita indarrak metatu eta helburuak berak izaten lagundu ere”.

(Elkarriren aldizkaria, 2001eko urtarrilean, euskaraz)


Zortzi hilabete espetxean egon ondoren, Sabino aske geratu zen behin-behinean, nahiz eta 18/98 makrosumarioan auziperatuta jarraitu. 2005eko azaroan ahozko bista hasi aurretik, artikulu eta elkarrizketa ugari argitaratu ziren, eta, haietan, aurretik landutako gaietan sakondu zuen.


“(...) Arau, lege, instantzia eta ordena bidegabeekin ez kolaboratzeko estrategia baketsu bat garatzea da kontua; libre abestea eragozten duen ororekin. (...) Azken batean, indarkeriarik gabeko estrategia da (ekintza zuzena baketsua, intsumisioa...?, Euskal Herriak askätasunean bere oraina eta etorkizuna erabaki ahal izateko”.

“(...) Desobedientzia zibil baketsua ez litzateke izango beste estrategia baten osagarri, ‘estrategia’ litzateke, konpromiso pertsonalak batuz Joao arau batzuk erikitzea, hainbat borondate eta sentimendu metatuz. Horixe da eztabaida.”

( “Un debate (inacabado) de violencia” monografikoa. “Que puedan oírse todos los cantos en libertad” artikulua. Herria 2000 Eliza, 2001eko udazkena)

“(...) Inongo alorreko praktikarik gutxietsi gabe gure gizarteko esparru zabal batek aldaketa handi bat eskatzen du: estrategia berri bat euskal gatazkaren aurrean, bortxakeria ezan oinarritutako ekintzarako estrategia bat. Bide berri bat. Planteamendu orokor bat, sektore asko elkartuko dituena eta bakea, justizia eta autodeterminazio eskubidea helburu izango dituena. Desobedientzia zibilak zeregin garrantzitsua izan dezake bide horretan.”.

(2002ko Martxoa: Larrun n. 53. "Hemen bada bide bat".)


Hain zuzen ere, aldi horretan, lehenengo eta bigarren kartzelaldien artean, idatzi zuen “Sufrimenduaren mapa (osatugabea)” liburua, Manu-Robles Arangiz Fundazioak argitaratua. Liburua euskal gatazkan izandako indarkeriari, giza eskubideen bortxaketei, askatasunaren aurkako erasoei, eta biktimen sufrikarioari buruzko datu-bilketa irekia da. Hitzaurrean hauxe dio:


"Bake prozesuek ezinbestekoa dute alde guztiek jasandako eta eragindako sufrimendua alde guztiek aitortzea eta onartzea. Horixe izan da, berradiskidetze-prozesuaren oinarrietako bat. 'Besteen' sufrimenduari hurbiltzea bereizten gaituzten hormak haustea da, baita giza eskubideen alde jardutea ere. Bakearen aldeko urrats eta ekarpen handia da”.

(...) Giza eskubideen alde inongo salbuespenik egin gabe jardun behar da, izan ere. Horrek ez du esan nahi egoera desberdinak elkarren pareko bihurtu behar direnik. Bi dira aintzat hartu beharreko irizpide etikoak: (a) bizia da giza eskubide gorena; hori gabe ezin dira baliatu gainerako eskubideak; (b) betekizun etikoa da sufrimendu-egoera guztiak aintzat hartzea eta ezagutzea.

(Sufrimenduaren mapa (osatugabea), Manu-Robles Arangiz fundazioa, 2003ko urrian argitaratua)


Horrez gain, 18/98 makrosumarioan auziperatutako beste lau kiderekin batera (Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Mario Zubiaga eta Mikel Zuloaga), bi liburu hauek idatzi zituen: “Mil y una coces contra la disidencia” eta “Mil y dos coces contra la disidencia”. Liburu horietan, pentsamendu bakarrak ezarritakoak ez bezala pentsatzen duten pertsonen, taldeen eta erakundeen aurkako biraoak, kriminalizazioak eta astakeriak daude bilduta. Egileen esperientzietan oinarritutako liburua da, atxilotu ondoren esan zituzten gauzetan. Bestalde, Sabino “Ikasi eta irauli” liburuaren egileetako bat ere bada.


2005eko azarotik aurrera, 16 hilabete luzez, 18/98 sumarioan auziperatutako 52 lagunek Madrilera joan eta saio amaiezinak jasan behar izan zituzten, nahiz eta egunez egun argi geratzen zen akusazioek ez zutela inolako oinarri juridikorik. Ahozko bistaren aurretik, bitartean eta ondoren, Sabinok berean jarraitu zuen. Azken urteotan hainbat ekimenetan hartu du parte. Hona hemen horietako batzuk:


• Elkarrik deitutako kontzentrazioak


2005eko martxoan, Elkarrik lau kontzentrazio deitu zituen egun bakar batean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Gasteizen, Sabino Ormazabalek ez baztertzeari buruz hitz egin zuen. Hauxe da Sabinok irakurritako mezuaren zati bat:

"Euskal gizartearen gehiengoak elkarrizketaren bidezko irtenbidea nahi du. Euskal gizartearen gehiengo zabalak pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzeko eskatzen du. Euskal gizartearen gehiengoak ETAk bortizkeria eta mehatxua amaitzea eta mota guztietako bortizkeriak bukatzea nahi du. Euskal gizartearen gehiengoak indar politiko orok Legebiltzarrean legezko ordezkaritza izatea nahi du”.


• Patxi Zabaletaren aldeko sinadura bilketa, hark jasandako mehatxuengatik


2005eko ekainean, Patxi Zabaletak jasandako mehatxuen aurrean, harekin elkartasuna adierazi zuten pertsona batzuen zerrenda eman zen jakitera. Hona hemen idatzia:

“Idatzi labur honen bidez, azpian sinatzen dugunok pentsamendu politikorako askatasuna eta ezberdintasunerako eskubidea aldarrikatu nahi ditugu. Aldi berean, gure gaitzespen tinkoa azaldu nahi dugu edozein ideia politiko defendatzeagatik edonork jasan ditzakeen irain, jazarpen eta mehatxuen aurrean.

Hona hemen sinatzaileetako batzuk: Patxi Azparren, Txema Ramírez, Hasier Etxeberria, Andoni Egaña, Joseba Tobar, Xabier Mendiguren, Angel Lertxundi, Jon Alonso, Joxerra Gartzia, Serrano Izko, Txema Montero, Jonan Fernández eta Sabino Ormazabal.


• Etorkizuneko jokalekuen etorkizuneko ikerketa mintegia

2005eko ekainean, gure herriaren etorkizunera begira adostasuna zertan lor litekeen eta zertan ez aztertzeko, Elkarriren ekimenez urte bete baino gehiagoz hainbat bilera egin zuen pertsona talde batek txostena egin eta ondorioak kaleratu zituen. Hamabost laguneko talde horretan, honako hauek daude, besteak beste: Gorka Landaburu (ETAren biktima), Nekane San Miguel, Javier Elzo, José Luiz Uriz, Ramón Zallo, Pedro Ibarra, Iñaki Antigüedad, Teo Santos (ertzaina) eta Sabino Ormazabal.


• Bidea Helburu

Gaur egun, beste hainbat jarduerarekin batera, Sabino Bidea Helburu taldeko kide da. Taldearen helburua gaur egun indarkeria-eza aktiboa zen den aztertzea, ezagutzea, eztabaidatzea eta argitzea da. Bidea Helbururen zeregin nagusia Donostian eta urtez urte Indarkeria Ezari buruzko Jardunaldiak antolatzea da. Dagoeneko sei urte daramatza taldeak zeregin horretan.


• Egin bidea bakeari

2007ko udaberritik aurrera, gizarte mugimenduen barruko eta kanpoko hainbat lagunek deialdi irekia egiten ari dira hilean bi alditan (hileroko lehenengo eta hirugarren ostegunetan, Donostiako Bulebarrean), agintari politikoei eskatzeko eser daitezela, negoziazioaren bidez gatazkari irtenbidea eman diezaioten. Besteak beste, mugimendu eta erakunde hauetako jendea dago deitzaileen artean: Lokarrikoa, Justicia y Paz-ekoa, Amnesty International-ekoa, komunitate kristauetakoa, Bidea Helburukoa, Gernika Gogoratuz-ekoa... Ekimen horretako parte hartzaileek bakearekiko eta hitzarekiko konpromiso pertsonala adierazteko, aulkietan esertzen dira, eta, horrela, bortizkeria eta eskubide urraketa ororen aurrean sentitzen duten gogaikeria modu eraikitzailean adierazten dute.

Sabinoren hitzetan, ekimenak ibilbide luzea izango du.

“Badakigu gauza asko korrontez kontra dauzkagula, baina neurri ezberdinetako euritako eta flotagailu ugari ditugu gure eskuetan zaparrada mota guztietatik salbu irteteko. Halaber, badakigu bakea Itaka baten modukoa dela, aurkitzeko puntuan zarela uste duzunean arraunean jarraitu behar duzula hurrengo uhartera iristeko. Eta gero, hurrengora. Ardurak dituztenek berriro eser daitezen arte jarraituko dugu eserialdiak egiten”.


2007ko azaroaren 30ean, ahozko bista bukatu eta zortzi hilabetera, 18/98 sumarioan auziperatutako pertsonak atxilotzen hasi ziren. Sabino, berehala atxilotuko zutela jakinda ere, Gara egunkarira lanera joan zen normaltasun osoz, eta handik ordu batzuetara Polizia Nazionalak atxilotu zuen. Espetxe zigorra bederatzi urtekoa du; fiskaltzak eskatu baino bi urte handiagoa, beraz. Bost egunetan bi espetxe ezagutu zituen (Soto del Real eta Alcalá Meco), eta, epaileen aurrean deklaratu ondoren, fiantzapeko askatasunean geratu zen, 20.000 euro ordainduta. Azaroaren 19an, epaileak epaiaren laburpena irakurri zuen, eta zigorrak berretsi zituen: 9 urteetako gartzela zigorra erakunde armatuarekin kolaboratzeagatik. Epaitegi Gorenak errekurtsoei erantzun arte, Sabino fidantzapeko askatasunean egongo da...

 

Ia urte eta erdi beranduago, 2009ko maiatzaren 26ean Auzitegi Gorenak Sententzia eman zuen argitara: 38 pertsonei gartzela zigorrak mantentzen zaizkie, urte batzuk murriztuta, eta aldiz Sabino Ormazabal eta Joxemi Zumalabe/Desobedientzia Zibila ataleko beste 7 pertsona absolbitu zituzten.



mail helbidea