Sabino Ormazabalen babes taldea.

eu | es | cat |

Sabino Ormazabal Elola kontzientzia preso aitortu dezaten ekimena




SABINO ORMAZABAL ETA JOXEMI ZUMALABE/DESOBEDIENTZIA ZIBILA ATALEKO AUZIPERATUEN ABSOLUZIOA

 

18/98 sumarioa "dena ETA da" tesiaren arabera burututako prozesua izan da. Prozesu honetan 56 pertsona eta hainbat talde, gizarte mugimendu, ekimen sozial eta politiko izan dira auziperatuak. 2007ko abenduaren 19an sententzia irakurri eta gero 52 prozesatuetatik 47k gartzela zigor gogorrak jaso zituzten: 4,9, 11, 14, 17 eta 24 urteetako zigorrak hain zuzen. , tartean Sabino Ormazabal Elola ekologista eta antimilitarista. 9 urtetako kartzela zigorra jaso zuen. Auzitegi Gorenak zigortuen helegiteen inguruan erabaki bat hartu harte baldintzapeko askatasuna eman zien Sabino eta beste auzipetu batzuei, beste asko gartzelan egon behar izan zuten.


Ia urte eta erdi beranduago, 2009ko maiatzaren 26ean Auzitegi Gorenak Sententzia eman zuen argitara: 38 pertsonei gartzela zigorrak mantentzen zaizkie, urte batzuk murriztuta, eta aldiz Sabino Ormazabal eta Joxemi Zumalabe/Desobedientzia Zibila ataleko beste 7 pertsona eta EKIN ataleko bat absolbitu dituzte.


Sumarioa indarrean egon zen bitartean eta epaiketan zehar Sabinok beregan pertsonalizatutako inolako kanpainarik ez egitea eskatu zuen. Izan ere, berak beti eduki du uste osoa lagun guztiengan, haien errugabetasunean eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren ibilbide publikoa, jarduerak eta idealak defendatu ditu. Eta, beraz, auzipetu guztiak batera defendatzea eskatu izan du beti.


Baina Audientzia Nazionalak 9 urte kartzelan pasatzera zigortu zuenean sententzian jasotzen ziren akusazioen larritasuna eta ezarritako espetxe urteak ezagututa, Sabino Ormazabalen aldeko elkartasun taldea osatzea eta haren alde lan egitea erabaki genuen zigorra akusazio faltsu baten ondorioa dela sinisten baigenuen eta sumarioak iraun zuen bitartean auziperatuen oinarrizko eskubideak ez zirelako errespetatu.


2000. urtean Sabino lehen aldiz gartzeleratua izan zenean kontzientzia presotzat hartu zuen bere burua. Prozesu honek izan dituen irregularitateak kontuan izanda eta Sabinok indarkeria-eza aktiboarekin duen konpromezua gizarte mugimenduetan, ekologismoan eta antimilitarismoan izan duen ibilbidearekin uztartzen dela jakinda, Amnistia Internazionala eta Giza Eskubideen aldeko beste erakundeek Kontzientzia Presotzat onartzearen aldeko kanpaina aldeko kanpaina sustatu zuen Sabinoren Aldeko Elkartasun Taldeak.

Auzitegi Gorenaren sententzia jakin ondoren Sentimentu kontrajarriak etorri zaizkigu batera. Alde batetik; bai, gizaki gara, eta ezin uka poza sentitu dugula Sabino aske geratu dela jakitean. Ezagun, lagun, senitarteko, taldekide dugu askok eta pertsonalki poza izan dugu albotik urrutiratuko, aldenduko eta baztertuko ez digutela jakitean. Estutasun itzela kendu digute gainetik Sabino geure artean izango dugula jakitean.

Bestetik, noski, minak ere hor dirau. Ezagutzen ditugun beste batzuengatik, edo ezagutzen ez ditugunengatik, jakin baitakigu, Sabinoren kasua ikusita, prozesu honek guztiak ez zuela ez buru ez hankarik eta halere ilogika gupidagabe horren emaitzak pertsona askorengan eragina izaten jarraituko duela. Geure elkartasuna doakiela honen bitartez.

Sententziaren ehunka foleoak aztertzeko denbora beharko da. Eskerrak eman nahi dizkiegu bide honetan laguntza eskaini diguzuen guztioi. Jarraian, Sabinok idatzitako gutuna eta elkarrizketa bat irakur dezakezue, eta gai honekin lotutako esteka batzuk gehitzen ditugu:

SABINO ORMAZABALEN GUTUN PERTSONALA

ELKARRIZKETA PUBLICO EGUNKARIAN

--------------------------------------

BESTE ERREFERENTZIAK:

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOA

DESOBEDIENTZIA ZIBILAREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKA

18/98 INFORMAZIOA NODO50


mail helbidea